Bisita doan Aquariumera
2024ko azaroaren 27a
2024ko azaroaren 27a
ANTOLATZAILEA:: SOCIEDAD VASCONGADA DE PUBLICACIONES S.A., www.diariovasco.com webgunearen (aurrerantzean, “Webgunea”) titularra den eta A-20004073 zenbakidun IFK duen erakundea (aurrerantzean, “Antolatzailea”).
HELBURUA: Antolatzailearen eta Webgunearen publizitatea egitea; borondatezkoa eta doakoa da parte hartzea.
Parte hartu nahi duten pertsonak (aurrerantzean, “Parte-hartzailea” edo “Parte-hartzaileak”, dagokionaren arabera) PERTSONA FISIKOAK izan behar dira, adinez nagusiak, espainiar lurraldean bizi direnak, eta helbide elektroniko baliozkoa dutenak. Parte hartzeko ezinbesteko eskakizuna da oinarri hauetan ezartzen diren baldintzak betetzea.
Parte-hartzaileak ematen dituen datu guztiak egiazkoak izan behar dira. Agiri ofizialen bitartez soilik egiaztatuko da Parte-hartzaileen eta irabazlearen nortasuna. Parte-hartzaileak datu faltsuak eman baditu, ez da kontuan hartuko haren parte-hartzea, eta promoziotik eta saria eskuratzeko aukeratik baztertuta geldituko da.
Antolatzailearen edo haren Taldeko langileek ezingo dute parte hartu Promozioan, ezta modu batera edo bestera promozioa antolatzen parte hartu duen inork ere.
Zozketa honetan parte hartu ahal izateko, ezinbestekoa da 90aniversario.diariovasco.com webgunean dagoen inprimakian izena ematea eta bisitarako ordua aukeratzea.
Ondorengo orduak daude aukeran:
Bisita-ordu bakoitzeko 65 gonbidapen bikoitz zozketatuko dira. Pertsona bakoitzak bisita-ordu bakoitzean behin parte hartu ahal izango du.
Antolatzaileak eskubidea izango du oinarrietan zehaztutakoarekin bat ez datozen parte-hartzaileak baztertzeko.
Parte-hartzaileei jakinarazten zaie, Promoziorako prestatutako zerbitzarira sartzerakoan, datu gisa erregistratuko direla –hala badagokio, aipatutako fitxategietan–, IP zenbakiak eta beste alderdi teknologiko batzuk, ikusitako orrialde kopurua zehazteko eta estatistikak egiteko, baita iruzurrezko edo delituzko edozein erabilera saihesteko eta Antolatzaileari dagozkion legezko obligazioak betetzeko ere.
Parte-hartzaileek ematen dituzten datu pertsonalak Antolatzailearen jabetzako datu-base batean sartuko dira, promozio hau kudeatzeko eta edukiera kontrolatzeko helburuz. Halaber, datu-base horretan datuak, promozioa kudeatzeko erabiltzeaz gain, Webgunearen Pribatutasun-politikan https://www.vocento.com/politica-privacidad aurreikusitako helburuetarako erabiliko ditu Antolatzaileak, eta Parte-hartzaileek haiek datuak eskuratzeko, zuzentzeko, baliogabetzeko eta haien tratamenduaren, erabileraren eta lagapenaren aurka azaltzeko eskubidea izango dute; horretarako, aipatutako Lege-oharrean aurreikusitako moduan egin beharko dute jakinarazpena eta, geroago, publizitate-bidalketei ere uko egin ahal izango diete, komunikazio bakoitzean adierazten den moduan.
Antolatzaileak 2024ko azaroaren 16ko 00:01etik 2024ko azaroaren 21eko 23:59ra (biak barne) jasotzen dituen parte-hartzeak soilik onartuko dira. Ondoren jasotzen den parte-hartzerik ez da onartuko. Adierazitako egunen eta orduen barruan jaso diren zehazteko, Antolatzailearen zerbitzariak erabiliko dira.
Antolatzaileak eskubidea izango du edozein unetan promozio hau baliogabetzeko, baita aurrez adierazitako epealdia luzatzeko eta/edo murrizteko ere, baldin eta, promozio hau egiten den inguruabarretan aldaketak gertatzeagatik, komenigarritzat jotzen badu. Hemen aurreikusten dena gertatuz gero, Antolatzaileak behar bezala komunikatuko du, El Diario Vascoren inprimatutako edizioaren eta edizio digitalaren bitartez.
Halaber, promozioak jarraipen falta edo kalitate eskaseko parte-hartzea baldin badu, promozioa bertan behera uztea edo saria esleitu gabe uztea erabaki ahal izango du.
Promozio honetan parte hartzen duten eta parte hartzeko eskatzen diren baldintza guztiak betetzen dituzten Parte-hartzaile guztien artean, bisita-orduaren arabera 100 pertsona hautatuko ditu ausaz programa elektroniko batek. (65 irabazle eta 35 ordezko).
Saridunak azaroaren 27an joan ahal izango dira Aquariumera beste pertsona batekin, adierazitako orduan.
Sariari dagokionez, Parte-hartzaileei berariaz jakinarazten zaie ondorengoa, eta onartu egiten dute:
Parte-hartzailerik ez balego, edo irabazle izendatutakoek (edo, hala badagokio, ordezkoek) ez balituzte oinarri hauetan ezartzen diren baldintzak beteko, sariari uko egingo diote, edo Antolatzaileak erabakiko du parte-hartzea ez dela behar adinakoa izan edo kalitate eskasekoa izan, eta saria eman gabe geldituko da.
Antolatzaileak El Diario Vascoren 2024ko azaroaren 23ko inprimatutako edizioan eta edizio digitalean jakinarazi eta argitaratuko ditu irabazleen izenak. Halaber, Antolatzaileak mezua bidaliko die irabazleei posta elektroniko bidez erregistroan ageri den helbide elektronikora, eta irabazle hautatuak izan direla jakinaraziko die, esleitutako ordua adieraziz.
Parte-hartzaileek Promozioan behar bezala parte har dezaten eta parte hartzeko baldintza bete ditzaten galaraziko duen Internet-zerbitzuaren funtzionamendu okerra gertatzen bada, inguruabar horretatik salbuetsita geldituko da Antolatzailea, eta ez da izango berari egotz ezin dakizkiokeen e-posten galeren edo transmisio-arazoen arduraduna.
Edozein unetan Promoziorako sarbidea edo haren jarraitutasuna aldi baterako edo behin betiko eteteko eskubidea izango du Antolatzaileak, segurtasun-arrazoiak direla eta, informatika-zerbitzuak berregituratu edo eteteagatik, edo hala gomendatzen duen edo Antolatzailearen zuzeneko erantzukizuna ez den beste edozein arrazoirengatik, baina horrek ez du ekarriko Antolatzailearentzako erantzukizunik, ezta Parte-hartzaileentzako kalte-ordainik jasotzeko eskubiderik ere.
Antolatzaileak eskubidea izango du edozein Parte-hartzaile modu arrazoituan Promoziotik kanporatzeko, oinarri hauek betetzen ez baditu; iruzurrezko jarduketak egiten baditu; beste edozein modutan, Promozioa behar bezala garatzea galarazten badu, edo Promozioan askatasunez parte hartzeko ezarritako mekanismoak saihesten edo baliogabetzen baditu, edo bere parte-hartzea gehiegikeriatzat edo iruzurrezkotzat jo badaiteke, beste arrazoi batzuengatik. Zehazki, debekatuta dago robot, garapen teknologiko edo parte-hartzaileen erregistro automatikoa ahalbidetzen duten bestelako bitartekoen bidez erregistratzea eta, hori ikertzeko, Antolatzaileak berariazko baimena izango du erregistroak ikuskatzeko eta horien arrastoari jarraitzeko, horretarako dagozkion bitartekoak erabilita.
Parte-hartzailerik ez balego edo jarraipena esperotakoa baino txikiagoa izango balitz, sariak eman gabe gera litezke. Halaber, Promozio hau bertan behera utzi ahal izango da –baita abiarazi ondoren ere– ezinbesteko inguruabarrengatik, Antolatzaileak hala erabakitzen badu.
Era berean, irabazleak edo, hala badagokio, ordezkariek, ez balituzkete oinarri hauetan ezarritako baldintzak beteko, eman gabe gera litezke haiei dagozkien sariak.
Promozio honetatik erator litekeen edozein gatazkatarako, Antolatzaileak, irabazleak eta Parte-hartzaileek berariaz egiten diote uko egokitu dakiekeen edozein foruri, eta berariaz jarriko dira Donostiako Epaitegi eta Auzitegien mende.
PROMOZIOAN PARTE HARTZEAK EDO PARTE HARTZEN SAIATZEAK BERAREKIN DAKAR PARTE HARTZEKO ARAUAK ONARTZEA. AURREIKUSI GABEKO EGOEREN KASUAN, ANTOLATZAILEAK ERABAKIKO DU UNEAN UNEAN.